ABANTO-ZIERBENAKO SU AE-LC-01 TEKNOLOGIA-SEKTOREAREN

URBANIZAZIO PARTZIALA

DATU ESANGURATSUAK

SUSTATZAILEA: Parque tecnológico-Teknologi Elkartegia SA
TARTEAN DAUDEN AGENTEAK: Obra-zuzendaritza: Dair Ingenieros, ABEE kontratista: Viuda de Saínz, Excavaciones Cantábricas, Gaimaz Infraestructuras y Servicios. BIM laguntza: NorthBIM
HASIERA-DATA: 2019ko azaroa
PROIEKTUAREN KOKAPENA: Abanto-Zierbena, Bizkaia
BESTE DATU ESANGURATSU BATZUK: Urbanizatu behar den eremuaren barruan, eraikin eta eraikuntza txiki asko daudela ikusi da

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

Obraren 1. faseko jarduketekin, “Abanto-Zierbena udalerrian SU AE-LC-01 teknologia-sektorea urbanizatzeko proiektuaren” zati bat egikarituko da. Lehen fase horretan, antolamenduaren goiko eraztuna egikaritzea eta eraztun hori sektorearen ipar-ekialdean aurreikusi diren sarbideetara lotzea aurreikusi da.

Jasangarritasun-irizpideen mendeko urbanizazioa proposatu da, eta hiriguneak sortzea, lursail “adimenduna” sortzeko asmoz.

BIM EREDUEN ERABILERAK ETA EREDU HORIETATIK ESKURATUTAKO INFORMAZIOA

BIM ERABILERAK, ESKATUTAKO BETEKIZUNAK, EREDUEN INFORMAZIOA

Urbanizazio-lanak egiteko, BIM eredu bat sortu da, honako hauek jasotzen dituena:

  • Eraikuntzaren elementu garrantzitsuak (kalitate-kontrola, neurketak, “As-Built eredua” hasierako proiektuaren gainean egindako aldaketak…)
  • BIM egikaritze-plan (BEP) bat egitea, agenteek egindako plangintza xehe eta osoa jasoko duena.
  • BIM erabilerak; hala nola, 3D-ko modelatua eta koordinazioa, diseinuaren bistaratzea eta berrikuspena, dokumentazio-bilketa (planoak, renderizazioa…), neurketak…
  • Xehetasun-maila (LOD) eta informazio-maila (LOI)
  • Diziplinen integrazioa eta koordinazioa
  • Neurketak
  • Instalazioen eta gainazalen modelatua
  • Komunikazioa eta lankidetza

LORTUTAKO XEDEAK

LORTUTAKO XEDEAK, METODOLOGIA ERABILTZEAREN ABANTAILAK, SORTUTAKO ZAILTASUNAK

Proiektu eta obra-egikaritze honi BIM metodologia esperientzia pilotu gisa aplikatzeak honako helburu hauek dauzka:

  • Esperientzia pilotu izateko balio izatea (beraz, planoen eta bestelako dokumentazioaren osagarria izango da).
  • 3D-ko ereduaren bistaratze- eta azterlan-abantailak erabiltzea
  • Lanaren jarraipena epeen arabera egitea
  • Egikaritutako obraren eta obraren benetako kostuaren arteko alderaketa egitea
  • Azpiegituraren mantentze-lanak eta kudeaketa erraztea

PROIEKTUA KOKATZEKO MAPA:

X