PEÑASKAL-BOLINTXUKO 9A TARTEKO AZPIEGITURA ERAIKITZEKO PROIEKTUA,

METROPOLIAREN HEGOALDEKO SAIHESBIDEAREN 1. FASEARI DAGOKIONA

DATU ESANGURATSUAK

SUSTATZAILEA: Bizkaiko Foru AldundiaInterbiak
TARTEAN DAUDEN AGENTEAK: Obra-zuzendaritza: Hegoalde II ABEEa ABEE kontratista: Viuda de Sainz eta Lurpelan
HASIERA-DATA: 2018, Irakurri albistea
PROIEKTUAREN KOKAPENA: Bilbo, Bizkaia
BESTE DATU ESANGURATSU BATZUK: Egiten diren jarduketa guztiak egongo dira inguruneko ingurumenaren garrantziak baldintzatuta

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA:

Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidearen lanak hiru fasetan zatituta daude. 1A fasea 2011n abiatu zen, eta, oraintxe bertan, 1B fasea egikaritzen ari dira. Proiektu hau azken fase horren zati da, eta 2023an amaitzea dago aurreikusita.

9A tartea Peñaskaleko loturan hasten da, A-8rako noranzkoan Larraskituko tunelen bidez MHSa uzten duten ibilgailuei saria kobratzeko tokiaren azpian egikaritu den tunel faltsuaren barruan. 9A tarteak tunel faltsuaren barrutik Arnotegiko tunelera egiten du aurrera (tunel horrek bi zirkulazio-noranzko dauzka), eta Bolintxu bailararaino iristen da (hortxe amaitzen da). Tunelaren luzera, meategian, 1.760,50 m-koa da Kantabriarako noranzkoan, eta Donostiarako noranzkoan, berriz, 1.755,00 m-koa.

BIM EREDUEN ERABILERAK ETA EREDU HORIETATIK ESKURATUTAKO INFORMAZIOA

BIM ERABILERAK, ESKATUTAKO BETEKIZUNAK, EREDUEN INFORMAZIOA

Hona hemen BIM ereduaren betekizunak eta entregagaiak:

  • Kudeaketa hobetzeko erabiliko da BIM metodologia, proiektuan sartuta dauden agente guztientzako ingurune digital komun batekin
  • BIM ereduak formatu natiboan
  • BIM ereduak formatu irekian/IFC formatuan
  • Obraren hasierako eredu digitala edukitzea
  • Eredua diseinatzea eta beste diziplina batzuekin integratzea
  • Dokumentazioa lortu eta behar bezala kudeatzea
  • Tartean diren agenteen arteko koordinazioa eta komunikazioa lantzea

Hona hemen eskatzen diren BIM erabilerak:

  • 3D-ko geometria
  • As-Built ereduak

LORTUTAKO XEDEAK

LORTUTAKO XEDEAK, METODOLOGIA ERABILTZEAREN ABANTAILAK, SORTUTAKO ZAILTASUNAK

Oso balorazio ona eman zaio BIM eredua eraikuntza-fase osoan garatu eta erabili den moduari. Metodologia berria da, lehen aldiz erabili delako Bizkaiko obra publiko batean. BIM metodologiak honako hau egitea ahalbidetuko du:

  • Obran aurki daitezkeen arazoak errazago detektatzea eta arazoei aurrea hartzea.
  • Obra egitean, lehen ez bezalako segurtasuna izango dute, eta prozesuak azkarragoak eta automatizatuagoak izango dira.
  • Erabakiak hartzen laguntzen du, proiektuaren jarraipena egitea ahalbidetzen digulako.

PROIEKTUA KOKATZEKO MAPA:

X