MAMARIGAKO TUNELEN (N-644) EGOKITZAPEN-LANAK

USTIATZEKO BIM EREDUA GARATZEKO ZERBITZUAK

DATU ESANGURATSUAK

SUSTATZAILEA: Bizkaiko Foru AldundiaInterbiak
TARTEAN DAUDEN AGENTEAK: Dair Ingenieros
HASIERA-DATA: 2019
PROIEKTUAREN KOKAPENA: Santurtzi, Bizkaia
BESTE DATU ESANGURATSU BATZUK: Mamarigako tunelen bi hodiak birmoldatu eta egokitzeko lanekin batera garatu da BIM eredua.

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

N-644 errepidean Mamarigako tunelen egokitzapen-lanak ustiatzeko BIM eredua sortuta, informazioa zentralizatu nahi da, eta obra-fasean sortzen den dokumentaziorako sarbidea eman. Eraikinaren bizitza baliagarrian egiten diren mantentze-lanekin eguneratu ahal izatea da ereduaren asmoa.

Dair Ingenieros enpresak sortu du eredua, eta mantentze-lanetako taldeak zerikusia duen informazio guztia eta proiektuaren dokumentazio eguneratua ikusi ahal izatea lortu du.

BIM EREDUEN ERABILERAK ETA EREDU HORIETATIK ESKURATUTAKO INFORMAZIOA

BIM ERABILERAK, ESKATUTAKO BETEKIZUNAK, EREDUEN INFORMAZIOA

BIM metodologia oso gutxitan aplikatu da bideen inguruko proiektuetan, eraikitako azpiegitura baten operazio eta ustiapenaren ikuspegitik behintzat.

Honako hau da proiektu honetan BIM erabiltzearen helburua:

  • Kudeaketa-eredu bat sortzea, erabakiak hartzeko eta etorkizuneko lanak planifikatzeko balioko duena.
  • Azpiegitura bati buruzko informazio guztia eta datuak koordinatu eta kudeatzea, diseinu-fasetik hasi eta amaierako ustiapeneraino.
  • 3D-ko maketa bat egitea.
  • Eraikitako elementuen datu-basea izatea.

LORTUTAKO XEDEAK

LORTUTAKO XEDEAK, METODOLOGIA ERABILTZEAREN ABANTAILAK, SORTUTAKO ZAILTASUNAK

Proiektu eta obra-egikaritze honi BIM metodologia esperientzia pilotu gisa aplikatzeak honako helburu hauek dauzka:

  • Esperientzia pilotu izateko balio izatea (beraz, planoen eta bestelako dokumentazioaren osagarria izango da).
  • 3D-ko ereduaren bistaratze- eta azterlan-abantailak erabiltzea
  • Lanaren jarraipena epeen arabera egitea
  • Egikaritutako obraren eta obraren benetako kostuaren arteko alderaketa egitea
  • Azpiegituraren mantentze-lanak eta kudeaketa erraztea

PROIEKTUA KOKATZEKO MAPA:

X