BIM PROIEKTU PILOTUA BILBON:

OINARRIZKO PROIEKTUA, EGIKARITZE-PROIEKTUA ETA ZUZENDARITZA FAKULTATIBOA, BILBOKO GIMNASIO KALEAN BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZAK ERAIKITZEKO

DATU ESANGURATSUAK

SUSTATZAILEA: Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritza, TARTEAN DAUDEN AGENTEAK: MLMR estudioa eta NorthBIM
HASIERA-DATA: 2020ko azaroa
PROIEKTUAREN KOKAPENA: Gimnasio kalea 1. Bilbo
BESTE DATU ESANGURATSU BATZUK: 1.320 m2 eraikita

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

Proiektu hau baterako lizitazio baten zati da. Lizitazio horretan, beste bi bloke garatu dira, energia-eraginkortasuna optimizatzeko eta eraikuntza jasangarria izateko irizpideen pean. Eraikina dagoeneko eraikita dagoen ingurune batean egingo da, eta baldintzetako bat izango da egitura egurrezko panel aurrefabrikatu eta autosostengarrietan oinarritzea, irtenbidea ahalik eta industrializatuena izan dadin.

BIM metodologiari dagokionez, proiektuak bi helburu ditu; batetik, BIM metodologiaren laguntzarekin proiektua kalitate handiagoarekin garatu ahal izatea eta, bestetik, metodologiak izan ditzakeen zailtasunak, abantailak eta hobekuntza potentzialak probatzea. Proiektuak, halaber, tartean den estudioarekin harremanak izateko modu berri bat ezarri du, non ereduaren gorabeherak ereduan bertan oinarritutako BCF plataforma batean erregistratuko diren.

Horrela, ereduaren bidez egingo da proiektuaren beraren jarraipena, eta, horri esker, hobeto egiaztatu ahalko dira eraikuntzaren egokitasuna eta eraikinaren diseinuaren berrikuspena nahiz kudeaketa. Era berean ezarri denez, eredu digitalaren diseinuak eta egituraketak Alokabidek etorkizunean aktiboan egingo dituen mantentze-lanei begiratuko diete lehentasunez, alokairuko etxebizitza-sustapenen kasuan.

BIM EREDUEN ERABILERAK ETA EREDU HORIETATIK ESKURATUTAKO INFORMAZIOA

BIM erabilerak

  • 3D-ko eredutik 2D-ko planoak lortzea
  • Proiektuen eta diziplinen 3D-ko berrikuspena eta koordinazioa
  • Gatazken detekzioa
  • Eraikuntzaren 3D BIM modelatua
  • Lanen kontrola eta jarraipena
  • Aktiboa kudeatzeko eredua (mantentze-lanak, 7D)

Eskatu diren betekizunak

Baldintza-orrietan, eranskin espezifiko bat erantsi da, garatu behar den BEPerako txantiloi gisara.

Ereduen informazioa

Baldintza-orrian eskatzen diren planoak, garapen-maila handiagoko zehaztapena.

LORTUTAKO XEDEAK

LORTUTAKO XEDEAK, METODOLOGIA ERABILTZEAREN ABANTAILAK, SORTUTAKO ZAILTASUNAK

Oraintxe bertan, proiektua planteatuta zegoen bezala ari dira garatzen; oinarrizko proiektua eginda dago dagoeneko, eta dagokion eredua entregatuta. BIM metodologiaren abantailen artean, tokiak eta eraikuntza-soluzioak 3D-n bistaratzeko ahalmena dago.

Leihoak fatxada nagusian integratzea garrantzitsua denez, leiho-familia espezifiko bat sortu da eredurako, zeinak, bistako txantiloi batekin konbinatuta, leiho-ateak irekita eta itxita fatxadaren osotasunean sartuta nola geratzen diren ikusteko aukera ematen duen. Gainera, inguruko eraikinek eraikiko den eraikinean izango dituzten ondorioak direla-eta, etxebizitzen eguzki-baldintzak eguneko une ezberdinetan eta urtean zehar aurrebistaratzeko azterlan bat egingo da.

Bestalde, prozesu pilotua denez, ezin izan dira metodologiak eskaintzen dituen aukera guztiak baliatu. Adibidez, oinarrizko proiektua idazteko prozesuan, erabakiak hartzeko jarduera eta diseinu-aukeren azterlana metodo konbentzionalagoekin egin dira, eta ez eredua erabiliz. Bistaratzea, informazioaren kudeaketa eta proiektuaren kudeaketa, berriz, BIM metodologia oinarri hartuta egin dira. Gaur-gaurkoz, egikaritze-proiektua amaitzea eta ereduaren kudeaketa obrara eramatea falta da.

PROIEKTUA KOKATZEKO MAPA:

X