SUSTATZAILEA: Alokabide, Eusko Jaurlaritzaren mendeko sozietate publikoa, etxebizitza sozialaren eginkizuna alokairu-politikaren bidez garatzen duena.
TARTEAN DAUDEN AGENTEAK: Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritza, BerrilanBIM.
HASIERA-DATA: 2019-2020
PROIEKTUAREN KOKAPENA: Zabalganan (Vitoria-Gasteiz) eta Hernanin modelizatutako eraikinak eta Ortuellako birgaiketa-lanak.
BESTE DATU ESANGURATSU BATZUK: BIM metodologia Zero Plana izeneko proiektuaren jarduketa-multzoan sartuta dago.
Hernanin modelizatutako eraikina
Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzan BIM metodologia ezartzeko estrategiaren barruan, planteatutako funtsezko helburuetako bat da eraikin bat diseinatzeko eta eraikitzeko prozesuetan sortzen den informazioa azkenean eraikin horren kudeatzailea izango denak baliatu ahal izatea; kasu honetan, Alokabidek.
Sozietate publiko hori Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza-parke publikoaren kudeaketa osoaren arduraduna da, eta, azken urteotan, haren kudeaketa modernizatzeko prozesu bat ezarri du, gune horren erabiltzaile guztiei zerbitzu integral eta aurreratua eskaintzeko.
Autodeskek aitortza egin dio BIM metodologia parke publikoaren informazioaren kudeaketan ezartzeko egitasmoari, AEC Excellence Awardsen barruan, non finalista izatera iritsi baitzen, eraikinak diseinatzeko proiektu txikien kategorian.
Zabalgana 155en modelizatutako eraikina
Alokabideren helburua, batetik, parke publikoa digitalizatzea da, eta, horretarako, parke osoa modelizatzeko prozesua hasiko du laster; bestetik, parke publikoaren kudeaketa digitalizatzeko xedea du, eta, horretarako, pixkanaka, kudeatutako etxebizitzen sentsorizazioa ezarriko du, haien energia-eraginkortasuna optimizatu ahal izateko eta eraikinak kudeatzeko sistema adimendunen (BMS) bidez kudeatu ahal izateko.
Alokabide, eraikinen mantentze-lanen eguneroko arduraduna, funtsezkoa da eraikinen kudeaketan, eta, beraz, informazioaren definizioan, parametrizazioan eta BIM ereduek txertatu behar dituzten estandarretan duen zeregina erabakigarria da.

Ezarritako ibilbide-orrian, parametroak definitzeko eta sailkatzeko prozesu osoa planteatu da, bai eta parametro horietan jasotako informazioa Alokabideren aktiboen mantentze-lanak kudeatzeko sistemara transferitzeko prozesua planteatu ere.
Alokabidek estandar horiek arazteko xedez modelatu dituen eraikin pilotu batzuek (hala nola, Hernani 20k edo Zabalgana 155ek) eskakizun eta parametro horiek doitzeko eta sailkatzeko aukera eman dute (280 orain arte), bai eta modelatze-irizpideak doitzekoa ere, Zuzendaritzaren barruan BIM metodologia txertatzen doazen lizitazioetan jaso ahal izan daitezen.
Ortuellako eraikina

LORTUTAKO XEDEAK, METODOLOGIA ERABILTZEAREN ABANTAILAK, SORTUTAKO ZAILTASUNAK
Hurrengo helburuei begira, etxebizitza publikoaren txantiloi bat sortu beharko da, ereduetan informazioaren kudeaketa automatizatzea eta prozesu hori sinplifikatzeko dokumentuak eta prozesuak ezartzea ahalbidetuko duena.
2021ean, ABAR eskudun taldeak kudeatuko ditu Ortuellako birgaiketa-lanak.Birgaituko den eraikina Zero Planaren eraikin pilotuetako bat da, eta Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren (2020) barruan garatu da.Bada, ABAR taldeak BIM metodologia erabiliko du, etxebizitza publikoaren txantiloiari jarraituz.Gainera, Etxebizitza Zuzendaritza Nagusian lizitatuko diren beste proiektu batzuetan ere probatuko da txantiloia.
Hernani 20n modelizatutako eraikina
Zabalgana 155en modelizatutako eraikina
Ortuellako eraikina