2020ko urria.- Dair Ingeniariak enpresa bizkaitarra garraio- eta trafiko-lanetan, trenbideetan, ingeniaritza hidrauliko eta hidrologikoan eta ingurumenean aditua da, besteak beste, eta Mamarigako tunelen BIM ereduaren proiektua aurkeztu du Autodesk Españaren Excellence Talks saioan.
Aurkezpen birtual horretan, Idoia Martinez Dair Ingenieros enpresako BIM managerrak eta Victoria Ureña Autodeskeko Infrastructure Technical Specialist teknikariak hartu dute parte.
Aurkezpenari esker, Dair Ingenieros enpresak informazioa nola zentralizatu zuen eta proiektuaren dokumentaziorako sarbidea nola eman zuen ikusi ahal izan da. Bada, Revit, Dynamo eta Civil 3D softwareekin garatutako ereduetatik abiatuta sorturiko eredu federatu bat erabili zuten horretarako.
Dair Ingenieros enpresak negozio-eredua aldatu zuen duela urte batzuk, enpresan BIM metodologia ezarri zuenean.