LEGE-OHARRA ETA PRIBATUTASUN-POLITIKA

DATU OROKORRAK

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluarekin bat eginez, honako datu hauek jartzen dizkizugu eskura: BIM EUSKADIk Uribitarte pasealekuko 3. zenbakiko 3. solairuan (48001 Bilbo) dauka helbidea, eta G95611596 IFK zenbakia dauka. Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago. www.bimeuskadi.eus webean, BIM Euskadiri buruzko informazioa jasotzen duten zenbait eduki daude. ERAIKUNE – EUSKADIKO ERAIKUNTZA KLUSTERRA irabazi-asmorik gabeko kluster-elkartea da. 2010ean sortu zen, eta eraikuntzaren industriaren sektoreko balio-kate osoa biltzen du.

PRIBATUTASUN-POLITIKA

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betetzeko, erabiltzaileei jakinarazten zaie ematen dizkiguten datu guztiak fitxategi batera sartuko direla. Fitxategi hori BIM EUSKADIren erantzukizunaren pean sortu eta mantentzen da. Beti errespetatuko da zure datu pertsonalen konfidentzialtasuna, eta eskainitako zerbitzuak kudeatzeko, egiten dizkiguzun eskaerei arreta emateko, administrazio-lanak egiteko eta informazio tekniko, komertzial edo publizitarioa ohiko bidean edo elektronikoki bidaltzeko baino ez dira erabiliko. Datuak aurkaratzeko, zuzentzeko edo deuseztatzeko eskubideak erabili ahal izan ditzazun, enpresaren egoitzara jo beharko duzu (Uribitarte pasealekua 3, 3. solairua, Bilbo); bestela,bimeuskadi@bimeuskadi.eus posta elektronikora idatzi beharko diguzu, edo 944 810 304 telefono-zenbakira deitu.

WEBGUNEA ERABILTZEKO BALDINTZAK

Indarreko legeek eta fede onaren printzipioak gidatzen dituzte webgune honetara sartu eta berau erabiltzeko baldintzak, eta weba ondo erabiltzeko konpromisoa hartzen du erabiltzaileak. Ez dira legeen, eskubideen edo beste batzuen interesen kontrako jokaerak onartzen. http://www.bimeuskadi.eus weba erabiltzeak baldintza hauek eta arlo honetan ezar daitekeen legezko araudiaren ondoriozko baldintzak irakurri eta onartzen direla aitortzea dakar. Edozein arrazoirengatik baldintza hauekin ados ez bazaude, ez jarraitu weba erabiltzen. Edozein jakinarazpen eta/edo erreklamazio baliozkoa izan dadin, idatzizko jakinarazpena eta/edo posta ziurtatua erabili beharko da.

ERANTZUKIZUNAK

BIM EUSKADIk ez du bere gain hartzen foroetan, sare sozialetan edo hirugarrenei web-orrian modu independentean edukiak argitaratzea ahalbidetzen dien edozein bitartekotan biltegiratzen diren informazio eta edukien gaineko erantzukizunik. Hala ere, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legearen 11. eta 16. artikuluak kontuan hartuta, estatuko edo nazioarteko legedian, hirugarrenen eskubideetan, moralean eta ordena publikoan eragina izan dezaketen edo aipaturiko horiek urra ditzaketen edukiak kentzeko edo, hala badagokio, blokeatzeko konpromisoa hartzen du BIM Euskadik. Enpresak, halaber, ez ditu bere gain hartzen internautaren ordenagailuan instalatutako softwarearen akatsen edo konfigurazio txarren ondoriozko kalte-galerak. Bestetik, enpresak ez du inongo erantzukizunik bere gain hartuko erabiltzailea Internetera konektatzen denean sor litezkeen gorabehera tekniko edo akatsengatik. Era berean, ez da bermatzen webgunerako sarbidean etenik edo akatsik egongo ez denik. Bestalde, BIM EUSKADIK beretzat gordetzen du bere web-orrialdeko informazioa, konfigurazioa edo aurkezpena edozein unetan eguneratu, aldatu edo ezabatzeko eskubidea, inolako erantzukizunik gabe

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

BIM EUSKADI da argitalpen digitalaren softwarearen gaineko eskubide guztien titularra, baita bertan sartzen diren edukien jabetza industrial eta intelektualeko eskubideena ere, enpresarenak ez diren produktu eta zerbitzu publikoen gaineko eskubideak kenduta. Web honetan argitaratzen den material bat bera ere ezingo da erreproduzitu, kopiatu edo argitaratu, BIM EUSKADIren idatzizko baimenik gabe. Webean jasotzen den informazio guztia (hala nola, iruzkinak, iradokizunak edo ideiak) BIM EUSKADIri doan laga zaiola balioetsiko da. Ez da bidali behar horrela tratatu EZIN daitekeen informaziorik. BIM EUSKADIrenak EZ diren orrialdeen produktu eta zerbitzu guztiak haien jabeek erregistratutako markak dira, eta gure enpresak halakotzat jotzen ditu. BIM EUSKADIren webean sustapenerako eta informazio-bilketarako xedez baino ez dira agertzen. Jabe horiek haien informazioa aldatzea edo deuseztatzea eska dezakete.

LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Espainiako legediak gidatzen ditu baldintza orokor hauek. Webgunearekin edo bertan garatzen den jarduerarekin zerikusia duten auziak ebazteko, Bilboko epaitegiak (Bizkaia) izango dira eskudunak, eta erabiltzaileak berariaz egiten dio uko egokitu lekiokeen bestelako edozein foruri.

COOKIE-POLITIKA

BIM EUSKADIk, bere kabuz edo neurketa-zerbitzuak emateko kontratatzen duen hirugarren baten bidez, cookieak erabil ditzake, erabiltzaileak webgunean nabigatzen duenean. Cookieak web-zerbitzu baten bidez nabigatzailera bidaltzen diren fitxategiak dira, eta nabigazio-denboran erabiltzailearen jarduera erregistratzeko helburua daukate. Erabilitako cookieak erabiltzaile anonimo batekin eta haren ordenagailuarekin bakarrik lotzen dira, eta beren kasa ez dute erabiltzailearen datu pertsonalik ematen. Cookieak erabiliz, baliteke webaren zerbitzariak erabiltzailearen web-nabigatzailea ezagutzea, nabigazioa errazagoa izan dadin. Era berean, audientzia nahiz trafiko-parametroak neurtzeko eta prozesua nahiz sarrera-kopurua kontrolatzeko erabiltzen dira. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake, cookieak jaso direla jakin eta cookie horiek bere ekipoan instalatzea eragotz dezan. Mesedez, kontsultatu zure nabigatzailearen argibideak eta eskuliburuak, informazio hori zabaltzeko. Webgunea erabiltzeko, erabiltzaileak edo haren izenean jarduten duen hirugarrenak ez ditu webgunera bidalitako cookieak zertan instalatu. Horrek ez du esan nahi, ordea, erabiltzaileak saioa hasi behar ez duenik aurretik erregistratzea eskatzen duen zerbitzu bakoitzean. Nolanahi ere, cookieak aldi baterakoak dira, eta helburu bakarra dute: haien geroko transmisioa eraginkorragoa izatea. Inola ere ez da cookierik erabiliko informazio pertsonala jasotzeko.

X