Amurrioko (Araba) birgaiketako eskailera-begi berriaren simulazioa.

Gaur egun, ia-ia estatu guztian, derrigorrezkoa da edozein eraikuntza-proiektu Arkitektoen Elkargo Ofizialean ikus-onestea. Gaur-gaurkoz, elkargo horietan proiektuak ikus-onesteko dagoen prozedura nahiko tradizionala da (PDF formatuko dokumentuen bidez egiten da), eta ez daude prestatuta BIM metodologiak erabiltzen dituen sistema digitalen bidez proiektuak ikus-onesteko.
Talde honek, bada, proiektuak ikus-onesteko prozesua elkargo profesionalen bidez ezartzen laguntzen du, eta, horri begira, metodologiaren ezarpena sustatzeko agente giltzarri bihurtzen ditu elkargoak, proiektuak diseinatu eta egikaritzeko betekizun teknikoak kontrolatzen eta baliozkotzen dituzten agenteak direlako.
Nahiko lan konplexua da, diseinu-enpresentzat nahiz elkargoentzat beraientzat oztopo teknologikoa baitakar horrek. Testuinguru horretan, taldeak epe ertain eta luzera begirako plangintza bat zehaztu du, ezarpen ordenatua eta denboran errealista sustatzeko. Horretarako, faseen araberako plangintza taxutu du, eta, fase horietan, gero eta betekizun asmo handikoagoak ezarriko dira, BIM metodologian sartuta dauden guztiak sartu arte.