ETS-K BIM ESKULIBURUA EGIN DU, EZARPENARI BIDE EMATEKO

2020ko apirila.- Euskal Trenbide Sarea/Red Ferroviaria Vasca (ETS) enpresak bere BIM eskuliburua argitaratu du, bere enpresa laguntzaileei zuzendutakoa (hau da, zerbitzu-hornitzaileei, kontratistei eta azpikontratistei), metodologia hori haien lan-prozesuetan ezartzeko prozesua erraztu eta azkartzeko helburuz.

Eskuliburua jarduketaren fase guztietan (diseinuan, eraikuntzan eta mantentze-lanetan) erabiltzeko moduan prestatu da, BIM informazioa proiektuaren fase guzti-guztietan ekoizteko eta entregatzeko lan-esparrua zehazte aldera.

BIM metodologian, hiru dimentsiotako eredu birtual bat egiten da, eta, bertan, proiektu edo jarduketa integral bati buruzko informazio grafiko eta ez-grafiko guztia, informazio ekonomikoa eta denborari dagokiona sartzen da. Parte hartzen duten agente guztiek eredu berberean egiten dute lan, eta, hortaz, ereduari egiten zaion edozein eguneraketa automatikoa da, eta agente guztiek aldi berean izaten dute horren berri.

Maketa birtual bat sortzen da, non elementu guztiak estandarizatuta dauden. Maketa bakar horretan, proiektuaren eta eraikuntzaren faseetan egiten da lan, eta, gero, mantentze-lanetako agenteei pasatzen zaie, ahalik eta modu eraginkorrenean kudea dezaten.

 

Hala, BIM metodologia ez da software batetik beste baterako migrazio hutsa (taula batean marraztetik CAD erabiltzera igarotzean bezala), lan egiteko modua aldatzen baitu. Badira bi urte ETS lan-prozesuetan BIM metodologia ezartzeko prozesuan murgilduta dagoela. Prozesu horren jarduketa-ildoen artean, honako hauek daude:

 

  • Erakundeko kide guztiak sentsibilizatzea eta guztiei prestakuntza espezifikoa ematea pixkaka.
  • ETSren proiektu eta obren baldintza-orri teknikoen gutxieneko betekizunak zehaztea.
  • ETSn landuko den modelaketa gidatuko duten ildo nagusiak zehaztea.
  • Proiektu pilotuak egitea, metodologia hori erabiliz

 

ETSren BIM eskuliburua ikusi eta deskargatzeko, klikatu hemen.

X