Behatokia martxan jartzea, webgune berria eta komunikazioa bultzatzea dira urteko balantzearen alderdirik nabarmenenak taldeko kideen arabera.
2021eko uztailaren 16a.- BIM Euskadi Batzordeko kideek uste dute BIM metodologiak eraikuntza-prozesuetan sortzen dituen onurak pisuzko arrazoia direla enpresak metodologia hori ezartzera anima daitezen. Horregatik, arrakasta eta jardunbide egokien kasuen zabalkundea areagotuko dute datozen hilabeteetan. Hala erabaki dute batzorde horretako koordinazio-taldeak bere lan-planeko hurrengo ekintzei buruz urtero egin duen bileran.
Garatutako ekintzei dagokienez, BIM Batzordeko kideak bat etorri ziren metodologia horrek azken urtean hartu duen dinamismoaren aldeko balorazioan, besteak beste, BIM Euskadi Behatokiari , esker. Izan ere, behatoki horrek Euskadiko BIM metodologiaren araberako eraikuntza-datuak jasotzen eta azaltzen ditu denbora errealean. T. BIM Batzordearen lanak nola garatzen diren erakusten duen webgunea sortzeak ere lagundu du helburu hori lortzen.
Interesgarria iruditu zaigu, halaber, BIM metodologiak Euskadin duen betetze-mailari buruzko erreferentzia gehiago izateko, beste lurralde batzuekin alderatzea eta eraikuntza-sistema horri buruz dagoen informazioa zabaltzea. Horretarako, euskal profesionalen (horietako asko BIM Batzordeko kideak) ezagutza handia aprobetxatuko da, euskarri nagusi gisa Webgunea erabiltzen duten komunikazio-sistema arin baten bidez.
Parte-hartzetik sortutako eredua
BIM Euskadi Batzordea da BIM metodologia Euskadin ezartzeko ardura duen lan-organoa. ERAIKUNEk (Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikuntza Industriaren Klusterrak) sustatu eta koordinatzen du, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza du, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren bitartez jasotzen duena. . 2018 an sortu zen, eta Euskadiko enpresetatik, erakunde publikoetatik, ezagutza-eragileetatik eta edonolako entitateetatik datozen eta helburu bera duten 240 baino parte-hartzaile gehiagok osatzen dute.