NORTZUK GARA?

NORTZUK GARA?

BIM Euskadi metodologia unibertsal baten (Building Information Modeling) marka da, eta Euskadin sustatu eta garatzen da.

BIM Euskadik luze-zabal ezarri nahi du Euskadin, bai eta ahalik eta jende nahiz kolektibo gehienek har dezaten nahi ere, gogo onez aritu daitezen eta eraikuntza-eredu berritzaile honi ekarpenak egiteko edo eredua bera sendotzeko jarrera proaktiboa izan dezaten, zerikusi zuzena dutenei nahiz gizarte osoari ahalik eta onura handiena ekartze aldera.

BOKAZIO

PARTE-HARTZAILEA

BULKADA

PARTE-HARTZEA, KOORDINAZIOA, LANKIDETZA

BUILD:INN- Euskadiko Eraikuntza Industriaren Klusterrak sustatzen eta koordinatzen du BIM Euskadi, eta egitasmoak Eusko Jaurlaritzaren laguntza jasotzen du, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren bidez.

Biek ala biek osatzen dute BIM Euskadi Batzordea, ekimena sustatu eta koordinatzeko erakunde nagusia.Hala, pertsona, enpresa, profesional, erakunde publiko eta ezagutzaren agente askok hartzen dute parte bertan, modu aktiboan hartu ere.

SUSTATZAILE ETA KOORDINATZAILEA
LAGUNTZAILEA

BIM EUSKADI

BATZORDEA

BIM Euskadi Batzordea da Euskadin BIM metodologia ezartzeko organo nagusia. 2018an sortu zen, eginkizun horrexekin sortu ere, eta, gaur egun, metodologia hori ezartzeko nahia partekatzen duten Euskadiko enpresetatik, erakunde publikoetatik, ezagutzaren agenteetatik eta bestelako entitateetatik datozen 240 parte-hartzailek baino gehiagok osatzen dute.

Batzordeak zehazten eta bermatzen du metodoa ezartzeko ibilbide-orria, eta agente guztiek hartzen dute parte egitasmoan; bereziki, eraikuntzaren arloko euskal industriak.

Batzordearen azpian, bost lantalde daude, metodologia ezarri eta garatzeko arlo nagusien araberakoak: BIM Euskadi Behatokia, Lizitazio Prozesua, Prestakuntza, BIM Euskadi Agenda eta Proiektuen Oniritzia. Lantalde bakoitzean, BIM Euskadi Batzordearen estrategia orokorrarekin lerrokatutako ekintza-plana eztabaidatzen, proposatzen edo betearazten duten kideak daude.

BIM EUSKADI BATZORDEKO KIDEAK

EREMUEN ARABERA

LANTALDEEN ERAKETA

Lizitazio-prozesua

Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza
Eraikune Eraikuntzaren Klusterra
LKS/KREAN enpresa pribatua
Visesa enpresa publikoa
Alokabide enpresa publikoa
Sprilur enpresa publikoa
ETS enpresa publikoa

Sektorearen behatokia

NorthBIM enpresa pribatua
Eraikune Eraikuntzaren Klusterra

Sentsibilizazio-estrategia

Eraikune Eraikuntzaren Klusterra
Berrilan enpresa pribatua
Saltoki enpresa pribatua
Jaureguizar enpresa pribatua
Habic Habitataren Sektoreko Klusterra

Prestakuntza-estrategia

FRL enpresa pribatua
Eraikune Eraikuntzaren Klusterra
CICCP Bide, Kanal eta Portuetako Ingeniaritza Elkargoa

Proiektuen oniritzia

COAVN Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa
Eraikune Eraikuntzaren Klusterra
Solibri enpresa pribatua

LANTALDE HORIETAN EGON NAHI DUZU?

BIM EUSKADIREN

BALIOAK

LANKIDETZA

BIM metodologiaren oinarria denez, eraikuntza-proiektuetan parte hartzen duten agente guztiak lankidetzan aritzen dira. BIM Euskadi bokazio berarekin sortu zen, eta hazteko orduan ere eutsi egiten dio.

BERRIKUNTZA

Lan-sistemarengatik: eredu digital, birtual eta teknologiko batean oinarrituta dago, eremu eta mintzaira unibertsalekoa hori.

GARDENTASUNA

BIM metodologiaren ezaugarri nagusia da, eta ezinbestekoa da eraikuntzaren bizitza osoan prozesua erabilgarria eta baliozkoa izan dadin.

ERAGINKORTASUNA

Eremu guztietan (ingurumenekoan, ekonomikoan, energetikoan eta sozialean) ematen dituen onurei dagokienez.

BIM METODOLOGIA

UNIBERTSALA ETA BERRITZAILEA

BIM nazioarteko lan-metodologia bat da, eta eraikuntzaren industriaren sektoreko balio-kate osoa biltzeko eredu digital batean oinarrituta dago, esku hartzen duten profesional guztiak integra daitezen.

Metodologia horrek prozesuak hobetzeko orduan eta amaierako proiektuari begira eskaintzen dituen aukerak abantaila zehatzen bidez azal daitezke:

Ekonomikoak: gastuaren optimizazioa, produktibitate handiagoa, gainkostu txikiagoak eta agenteen inplikazio handiagoa.

Ingurumenekoak: hondakinen murrizketa eta energia-gastu txikiagoa.

Sozialak: proiektuen gardentasun handiagoa, obretan segurtasun eta osasun handiagoak, gizartea proiektuetan sartzeko ahala, balio erantsi handiagoa eta kalitate handiagoa eraikuntzetan nahiz erabiltzaileen bizi-kalitatean.

X